Ekonomia -

EINen datuak

Espainiako ekonomiak % 0,1eko beherakada izan du 2010ean

Bestalde, aurreko urteko epe berberarekin alderatuta, Barne Produktu Gordinak (BPG) % 0,6ko hazkundea izan zuen 2010eko laugarren hiruhilekoan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako ekonomiak % 0,1eko beherakada izan du 2010ean, nahiz eta urteko azken hiruhilekoan, urria tea abendua bitartean, % 0,2ko hazkundea izan. Datu horiek Estatistika Institutu Nazionalak (EIN) jakitera eman ditu gaur.

Barne Produktu Gordinari dagokionez, eta aurreko urteko epe berdinarekin konparatuta, (BPG), % 0,6 hazi zen 2010ko azken lauhilekoan.

EINek azaldu zuenez, ekonomia jarduera aurreko hiruhilekoan baino lau dezima azkarrago hazi zen, eskaera nazionalaren eta kanpoko sektorearen eraginez, batez ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea