Ekonomia -

Lan gaixotasuna

Aurten 29 dira jada EAEn amiantoak eraginda hildako langileak

Navalen eta CAFen behar egindako 65 urteko behargin bat da 29. biktima. CCOOk heriotza deitoratu eta amiantoaren kaltedunentzako funtsa bat sortzea eskatu du berriro.

Sindikatuak Bilboko justizia jauregiaren aurrean egindako elkarretaratzea. Argazkia: CCOO Euskadi
Sindikatuak Bilboko justizia jauregiaren aurrean egindako elkarretaratzea. Argazkia: CCOO Euskadi
Sindikatuak Bilboko justizia jauregiaren aurrean egindako elkarretaratzea. Argazkia: CCOO Euskadi

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

CCOO sindikatuak salatu duenez, aurten 29 dira Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) amiantoak eraginda hildako langileak. 70ko hamarkadan substantzia horrekin lan egin zuen gizonezko bat da 29. biktima.

Sindikatuak ohar batean azaldu duenez, Francisco Javier Perez Hernandez da zendutakoa. Sestaoko Navalen (Bizkaia) eta Beasaingo CAFen (Gipuzkoa) lan egin zuen  azpikontratatutako enpresa batentzat.

65 urteko langileak pleurako mesotelioma zuen amiantoak eraginda. 2017an, lan gaixotasun horrengatik ezintasun iraunkor absolutua aitortu zioten.

CCOOren hitzetan, sindikatuko zerbitzu juridikoek kalte-galeren erreklamazioa bideratuko dute. Izan ere, Perez Hernandez CCOO sindikatuko militantea eta Caldereria Irurena enpresan sindikatuko ordezkaria zen.

Sindikatuak "gertutasuna eta elkartasuna" adierazi dio familiari eta, beste behin, amiantoaren kaltedunentzako funtsa eskatu du, "biktima eta euren senitartekoei beharrezkoa ez den sufrimendua aurrezteko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa CAF Gaixotasunak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak La Naval CCOO