Ekonomia -
Alemanian
Bundesbankeko presidenteak kargua utziko du apirilaren 30ean
Urte bat falta zaio agintaldia bukatzeko, eta Europako Banku Zentralean Tricheten ordezkoa izateko hautagaia zen.
Erredakzioa
Axel Weber Bundesbankeko presidenteak kargua utziko du apirilaren 30ean, bere agintaldia bukatu baino urte bat lehenago. Hori horrela, Europako Banku Zentraleko presidentea izateko hautagaitza bertan behera gelditu da.
Steffan Seibert Alemaniako Gobernuko bozeramaileak gaur jakinarazi duenez, Angela Merkel Alemaniako kantzilerrarekin eta Wolfgang Schauble Finantza ministroarekin bildu da Weber.
Arrazoi pertsonalak direla eta, utzi du Weberrek Bundesbankeko kargua.
Jean Claude Trichet Europako Banku Zentraleko presidentearen agintaldia datorren urrian bukatuko da, eta Weberren izena aipatu egin da kargu hori hartzeko.