Ekonomia -
Adierazpenak
Trichet: 'Krisiaren aurreko politikei eustea lelokeria litzateke'
Europako Banku Zentraleko (EBZ) presidentearen ustez, autoadeitasuna alde batera utzi beharra dago; bestela, "Depresio Handia baino ezbehar handiago bati" aurre egin beharko diogu.
Erredakzioa
Jean Claude Trichet Europako Banku Zentraleko presidenteak munduko finantza sistema indartzen jarraitzeko eskatu die herrialde industrializatuei baina ohar bat ere bota die: autoadeitasunean ez jausteko eta krisiaren aurretik egindako politika ekonomikoei eusten ez jarraitzeko, hori "izugarrizko lelokeria" litzatekeelako.
"Arriskuak hortxe jarraitzen du, nahiz eta banku zentralek eta gobernuek krisi ekonomikoari aurre egiteko neurriak hartu", adierazi du Trichetek Weser Kurier Bremeneko egunkariari egindako adierazpenetan.
"Ezin gara autoduinak izan", errepikatu du, "ezbehar handiago bat saihesteko gai izan behar dugu, Depresio Handia baino handiagoa", gainetu du Trichetek.
"Aurreko ohituretara bueltatzea lelokeria handia izando litzateke. Eta ez dut ''beti bezala jarraituko dugu'' argudioa onartuko. Jakin badakigu finantza sistema zein ahula den eta egitura azul hori sendotzeko ahal genuen guztia egin dugu egungo krisia errepika ez dadin", adierazi du EBZko presidenteak.