Ekonomia -

Jaurlaritza-Iberdrola

Bilbo eta Lea-Artibai, sare adimendunen proiektuaren egoitzak

60 milioi euroko inbertsioa egingo dute ekimen hau garatzeko. Horrez gain, baltzu bat eratu da Eusko Jaurlaritzaren eta Iberdrolaren artean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi López lehendakariak eta Iberdrolako presidenteak, Ignacio Sánchez Galánek, Euskal Autonomia Erkidegoan garatzekoa den argindar-sare adimendunen proiektu berria aurkeztu dute gaur Bilbon.

60 milioi euroko inbertsioa egingo dute ekimen hau garatzeko. Horrez gain, baltzu bat eratu da Eusko Jaurlaritzaren (Energiaren Euskal Erakundearen Energiaren bitartez) eta Iberdrolaren artean.

Iberdrolarekin batera abiatutako ekimen hau bi ingurutan garatuko da: batetik, sare adimendun hiritarra garatuko da Bilboko eta Portugaleteko hainbat eremutan.

Jaurlaritzak ohar batean jakinarazi duenez, bere baitan ekarriko du abangoardiako ekipo elektronikoz osatuko diren 1.1100 eraldaketa-zentro egokitzea eta 410.000 biztanlei zerbitzua ematen diten 230.000 kontagailu eraberritzea.

Bestetik, Lea-Artibai eskualdean, landa eremurako automatizazio aurreratuko plan bat jarriko da abian azpiestazio adimendun berri bat sortuz.

Azpiegitura horrek bide emango du zerbitzuak urrunetik emateko, esaterako, neurketa-ekipoen irakurketa, kontratuen alta eta bajak ematea edo kontratatutako potentzia aldatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea