Ekonomia -

Epaiketa, Bilbon

Bilbao: 'Aldundiak auzia utzi zuen deliturik atzeman ez zuelako'

Bizkaiko ahaldun nagusiaren eta Josu Bergara aurreko kargudunaren arabera, ez zuten Juan Ramon Ibarra Ogasuneko Ikuskaritzako buru ohiari buruzko kexarik jaso.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aldundiak akusazio partikularra izateari zergatik utzi zion azaldu du Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak Juan Ramon Ibarra Ogasuneko Ikuskaritzako buru ohiaren aurkako epaiketan. Aldundiaren abokatuen txostenaren arabera, ez zituzten atzeman "prebarikazio, faltsukeria, desobedientzia eta kargudunak erosteko deliturik" ezta "administrazioari kalterik" egin izana ere.

Epaitzen ari direna jazo zenean Bilbao Presidentetzako ahalduna zen eta Ibarrari aipatu delituak egotzi zizkiotenean ahaldun nagusi. Bilbaoren hitzetan, ez zuen Ibarraren jokabide profesionalaren inguruko "kexarik" jaso.

Josu Bergara ahaldun nagusi ohiak ere "sekula kexarik" jaso ez zuela deklaratu du. Hori horrela, Javier Urizarbarrena Ogasuneko diputatu ohiak eta Javier Muguruza Ogasuneko zuzendariak Ibarraren inguruko "susmorik" agertu ez ziotela adierazi du.

Biek ala biek, Ogasun zuzendariordea kargutik kentzeko asmorik agertu ez ziotela deklaratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea