Ekonomia -

Eustat

EAEko ekonomia %0'8 hazi da 2010eko azken hiruhilekoan

2010eko 12 hilabeteak kontuan hartuta BPG %0,3 hazi da. Industria eta zerbitzuak izan dira hazkundea berpizteko oinarriak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoan Barne Produktu Gordina (BPG) % 0,8 hazi da 2010eko laugarren hiruhilekoan 2009ko aldi berarekin alderatuz gero. Bi urtetan lortu duen hazkunderik handiena, alegia.

Araba izan da urte arteko eta hiruhileko arteko portaera onena izan duen lurraldea, % 1,4ko eta % 0,9ko hazkundea egin du, hurrenez hurren. Aldiz, Bizkaian % 0,8koa eta % 0,2koa izan dira hazkundeak, eta Gipuzkoan % 0,6koa eta % 0,1ekoa, gutxi gorabehera.

Enpleguak berriz, hamarren bateko beheraka izan du azken hiruhilekoan eta bost hamarrenekoa urte arteko tasan. Jaitsiera handienak eraikuntza eta industria sektoreetan egon dira, zerbitzuen sektoreak, berriz, 8 mila lanpostu sortzea lortu du.

Eskaintzari dagokionez, industria eta zerbitzuak izan dira hazkundea berpizteko oinarriak, eta eskariari dagokionez, kanpoko saldoa hobetu izana.

2010eko bilakaera

BPGren urte arteko batezbesteko hazkundea % 0,3koa izan da, 2009an % 3,8ko beherakada izan ostean. 2010eko laurreikuspenetan espero zena baino emaitza hobea eskuratu da, urteko batezbesteko atzerakada % 0,8koa izango zela aurreikusi baitzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Ekonomia Gaurko titularrak Eguneko albisteak Eustaten datuak