Ekonomia -
BPG
Espainiako ekonomia % 0,1 jaitsi da 2010ean
Atzerapausoa espero baino txikiagoa izan da kontsumoari eta inbertsioei esker. Enpleguari dagokionez, iaz, 238 mila lanpostu galdu ziren.
Erredakzioa
Espainiako ekonomiak % 0''1 egin du atzera 2010ean. Espainiako Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) emandako datuen arabera, ordea, azken lau hiruhikoan ekonomiak % 0''2 egin zuen aurrera, aurreko hilean hazkuntzarik lortu gabe egon eta gero.
2009ko datuekin alderatuz gero atzerapausoa arina izan da, orain bi urte Espainiako Barne Produktu Gordinak % 3,7 egin baitzuen behera.
Kontsumoaren portaera hobeari esker eta inbertsioei esker lortu da hobekuntza.
Enpleaguari dagokionez, 2010an, 238 mila lanpostu galdu ziren Espainian.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea