Ekonomia -

Estatistika Institutua

Negozio zifra % 6,3 hazi da EAEn irailean, eta % 1,8 Nafarroan

Bestalde, enpleguak % 2,5eko hazkundea izan du hilabete berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Merkatu Zerbitzuen sektorean. Nafarroan, berriz, % 2,7koa izan da igoera.

Metaleko langileak. ETBren bideo batetik ateratako irudia
Metaleko langileak. ETBren bideo batetik ateratako irudia
Metaleko langileak. ETBren bideo batetik ateratako irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Merkatu Zerbitzuen sektoreko negozio zifrak % 6,3ko hazkundea izan du irailean Euskal Autonomia Erkidegoan, iazko datuekin alderatuta, Estatistika Institutu Nazionalak emandako informazioaren arabera.

Izan ere, autonomia erkidego guztiek lortu dute negozio zifra handitzea. Gainera, EAE izan da Estatu osotik hazkunde handiena izan duen hirugarren erkidegoa. Madril kokatu da lehenengo tokian, % 8ko hazkundearekin, eta Extremadura bigarren lekuan, % 7,1eko igoerarekin. Estatuko batezbestekoa % 4,4koa izan da.

Horrek esan nahi du, aurten, orotara, % 8,1 hazi dela Merkatu Zerbitzuen sektoreko negozio zifra EAEn; Estatuan, berriz, % 6,4.

Bestalde, enpleguak % 2,5 egin du gora, Estatuko batezbestekoa gaindituta (% 2,1)

Nafarroak % 1,8ko hazkundea izan du

Estatistika Institutu Nazionalak argitaratutako datuek erakusten dute Nafarroan % 1,8koa izan dela negozio zifraren hazkundea, eta % 2,7koa enpleguarena.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak