Ekonomia -
Espainiako Bankuaren datuak
Kredituen berankortasuna 1995eko mailara igo da
Iaz % 5,81era iritsi zen berankortasuna, hau da, ordaindu gabe geratu ziren kredituen bolumena 107.173 milioi eurokoa izan zen.
Erredakzioa
Bankuek, kutxek, kooperatibek eta kredituak ematen dituzten gainerako finantza erakundeen berankortasuna % 5,81era iritsi zen, 1995etik izan duen maila altuenera.
Espainiako Bankuak zabaldu dituen datuetan agertzen denez, ordaindu gabe geratu diren kredituen zenbatekoa 107.173 milioi eurora iritsi zen iazko abenduan.
Erakunde motari dagokionez, finantza erakundeena izan zen berankortasun handiena, % 9,637, 4.060 milioi euro hain zuzen ere.
Banketxeetako berankortasuna aurrezki kutxenen gainetik kokatu da beste behin ere, eta kooperatibena izan da baxuena, % 4,48.