Ekonomia -

2018ko uzta

Euskal Herriko aurtengo sagar-uztak ia 12 milioi litro sagardo ekoitzi ditu

Muztio kopuru txikiagoa lortu dute aurten, baina sagarraren kalitatea "ezin hobea" da. Horren ondorioz, "lodiera eta usain handiko" sagardoa ekoitzi dute.

Sagardoaren kultura sustatu dute larunbat honetan Donostian egindako ekitaldia batean. EiTB
Sagardoaren kultura sustatu dute larunbat honetan Donostian egindako ekitaldia batean. EiTB
Sagardoaren kultura sustatu dute larunbat honetan Donostian egindako ekitaldia batean. EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2018ko sagar-uztak 11,78 milioi litro sagardo ekoitzi ditu Euskal Herrian, "lodiera eta usain handikoa, eta karboniko fin batekin", Sagardo Naturalaren EAEko eta Nafarroako Elkarteek larunbat honetan jakitera eman dutenez. Lurraldeei begira, Gipuzkoan egin dute sagardo litro kopuru gehien, 11 milioi litro, hain zuzen ere.

Ibon Aburuza Sagardo Naturalaren Gipuzkoako Elkarteko presidenteak, Juan Antonio Aretxaga Arabako ekoizleen ordezkariak eta Jesus Angel Garcia Nafarroako ekoizleen ordezkariak datu horiek jakinarazi dituzte, sagardoa sustatzeko asmoz, Donostiako Sagardo Apurua baserrian egindako ekitaldian.

Azaldu dutenez, ekoizleek muztio kopuru txikiagoa lortu dute aurten, "kontzentratuagoa", azukre gehiago duena. Gainera, sagarraren kalitatea "ezin hobea" izan da. Horren ondorioz, "lodiera eta usain handiko" sagardoa lortu dute.

Totx denboraldia 2019ko urtarriletik maiatzera bitartean izango da, orduan bezeroek sagardoa dastatu ahal izango dute zuzenean kupeletik edanda.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Iparraldea Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Ekonomia Nekazaritza Sagardoa