Ekonomia -

Landabengo lantegian

Volkswagenek lanpostu gehiago sortuko ditu Iruñean, Poloa ekoizteko

Alemaniako enpresak bigarren produkzio-katea jarriko du martxan, egunero 1.771 auto ekoizteko. Hori dela eta, 500 langile gehiago behar izango ditu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Volkswagen Navarra enpresak bigarren produkzio-kate bat jarriko du martxan Landabengo lantegian, Polo modeloaren ekoizpena handitzeko. Kate berria maiatzaren lehenengo asterako izango da prest, Jose Luis Manias enpresa-batzordearen presidenteak iragarri duenez.

Horrela, Landabengo lantegiak 350.000 auto ekoitziko ditu aurten. Horren ondorioz, lanpostu gehiago sortuko dira, 500 langile gehiago kontratatuko dituzte, hain zuzen ere. Honi esker, 1.771 kotxe ekoitziko ditu Iruñeko lantegiak egunero.

Manias enpresa-batzordearen presidentearen esanetan, "Polo modeloaren ekoizpena handituta, Volkswagen Navarraren lantegiaren lidergoa berresten da".

Gainera, "ahal den neurrian, behin-behineko 400 kontratuak behin betiko bihurtzeko" eskatu die Maniasek enpresaburuei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea