Ekonomia -

Lan eskaintza publikoa

Arabak 40 lanpostuko LEPa deituko du administrazioko langile eta albaitarientzat

Azterketak 2019ko ekainean egingo dira, 2017ko LEPko probekin batera.

Suhiltzaileei zuzendutako lan eskaintzako azterketa. ETBko bideo batetik ateratako argazkia
Arabako suhiltzaileei zuzendutako lan eskaintzako azterketa.
Suhiltzaileei zuzendutako lan eskaintzako azterketa. ETBko bideo batetik ateratako argazkia

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako Foru Aldundiak Lan Eskaintza Publiko (LEP) baterako deia egingo du aurten. Guztira, 40 lanpostu eskainiko dituzte, hutsik dauden 36 administrari lanpostu eta bete gabe dauden lau albaitari lanpostu betetzeko. Azterketak ekainean egingo dituzte, eta 2017ko LEPeko 51 lanpostuak ere hartuko ditu.

Cristina Gonzalez Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren foru diputatuak prentsaurrekoan aurkeztu du lan eskaintza publikoa. Azaldu duenez, azken hilabeteotan langileen batzordearekin negoziatzen ibili dira.

Gonzalezen esanetan, 2017ko eskaintzako hautaketa prozesua eta 2018koa batera gauzatuko dira datorren urtean, egutegi honi jarraituz: deialdien oinarri orokorrak eta espezifikoak urtarrilean onetsi eta argitaratuko dira, eta hartara, lehenengo probak udaberri amaieran egingo dituzte, seguruena ekainean.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Lan Eskaintzak Arabako Foru Aldundia azken orduko albisteak