Ekonomia -
Lan-gatazka
Trafiko aztertzaileek bertan behera utzi dute abenduko greba
Asextraren hitzetan, “aztertzaile kolektiboaren fede oneko beste ekintza bat da, berriro, herritarrei zerbitzu on bat emateko”.
Agentziak | Erredakzioa
Trafiko aztertzaileek greba bertan behera utzi dute arratsaldean, Asextra elkarteak jakitera eman duenez. Lanuztea astelehen honetan hasi eta abenduaren 21era arte luzatzeko asmoa zuen kolektiboak.
Greba-batzordea Trafikoko Zuzendaritza Nagusiarekin (DGT) bildu da 17:00etan, gatazka konpontzeko. Asextraren hitzetan, “aztertzaile kolektiboaren fede oneko beste ekintza bat da, berriro, herritarrei zerbitzu on bat emateko”.
Asextrak, CSIF sindikatuaren babesarekin, greba deitu du gaurko Estatu osoan, eta aztertzaileen % 90ek lanuztea egin dute. Astelehen honetako greba egunaren ondorioz 5.000 azterketa bertan behera utzi behar izan dituzte.
2017ko abenduaren 13an, ia sei hilabeteko grebari amaiera eman zioten aztertzaileek, Kongresuko talde parlamentario guztiek (PPk salbu) adostutako neurriei esker. Soldatari dagokionez, trafiko aztertzaileek 10 urte zeramatzaten diskriminazioa pairatzen. Hitzartutako neurriek aztertzaileen soldata igoera aurreikusten zuten (hileko 250 euro inguru), eta hala jaso zuen uztailaren 3ko Estatuko Aurrekontu Orokorren Legeak.
Dena dela, Asextrak salatu duenez, soldata igoera hori oraindik ez da gauzatu.
Trafiko aztertzaileek manifestazioa egin dute Madrilen, 2018ko Aurrekontu Orokorretan aurreikusitako soldata igoera aldarrikatzeko.
“Oraindik zergatik ez den gauzatu, azalpenik ez digute ematen”, adierazi du Joaquin Jimenez Asextrako presidenteak.