Ekonomia -

Sestao

Babcockek langile guztiak kaleratzeko espedientea aurkeztu du

Konkurtso legean murgilduta dago, jabegoa duen enpresa austriarrak porrot egin duelako. Enpresa batzordeak hilabeteko epea izango du alegazioak aurkezteko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Babcock Power enpresa sestaoarrak Lan Erregulaziorako Espedientea aurkeztu du langile guztiak kaleratzeko. Enpresaren jabegoa A-Tec austriarrak zuen, baina porrot egin du eta garai batean 5.000 langile izan zituen enpresan geratzen diren 400 beharginak kaleratu nahi ditu.

Enrique Izquierdo Babcock Powerren enpresa batzordeko presidenteak gaur jaso du Bilboko Merkataritza auzitegian erregulazio espedientea.

Izquierdok azaldu duenez, sindikatuek gaur aurkeztuko dute espedientea eta bihar enpresa batzordea bildu egingo da iritzi bateratu bat adosteko. Gero, hilabeteko epea izango dute alegazioak aurkezteko.

Babcock Powerreko sindikatuek bermeak eskatu dituzte aurre-erretiroen eta birkokatzeen kasuan. Izan ere, horixe eskaini zien SEPIk enpresa pribatizatu aurretik (2001a aurretik) lanean ari zirenei, baina ondoren sartu zirenei ere neurri berak ezartzea eskatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea