Ekonomia -
LANUZTEAK
Lanuzte eguna, Bizkaibus zerbitzuko linea batzuetan
Ezkerraldean, Meatzaldean, Durangaldean, Arratian eta Nerbioi Garaian dabiltzan autobusei eragingo die.
EITB.EUS
Lanuzte eguna dute gaur Bizkaibus zerbitzuko linea batzuetan. Zehazki, Ezkerraldea Meatzaldea Bus SA (EMB) eta Pesalur SA enpresetako langile guztiak daude deituta lanuztea egitera, eta greba deialdi horrek Ezkerraldean, Meatzaldean, Durangaldean, Arratian eta Nerbioi Garaian dabiltzan autobusei eragingo die.
Ezkerraldean eta Meatzaldean bina orduko lanuzteak egingo dituzte: 07:30etik 09:30era eta 18:00etatik 20:00etara.
Pesalur enpresako beharginek, berriz, 4 orduko lanuzteak egingo dituzte txanda bakoitzean. Lanuzte horiek Durangaldean, Arratian eta Nerbioi Garaian izango dute eragina.
Gutxieneko zerbitzuak Bizkaibuseko webgunean daude ikusgai.
EMBko beharginek abenduaren 20an ere egingo dituzte lanuzteak.
Bilbobusen kasuan, abenduaren 19an ere lanuzteak egingo dituzte: 07:30etik 11:30era eta 17:30etik 21:30era.
Lanuzte horiez gain, 24 orduko greba egingo dute Bizkaibusen abenduaren 21ean, San Tomas egunean. Bilbobuseko langileek ere iragarri dute greba egun horretarako.