Ekonomia -

Bizkaiko Ogasuna

8 urteko kartzela zigorra eskatuko dute Juan Ramon Ibarrarentzat

Gaur bukatu da Bizkaiko Auzitegian Ibarra eta bere hiru langileen aurkako epaiketa. Fiskalak 800.000 euroko isuna ere eskatuko dio Ibarrari.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Ramon Ibarra Bizkaiko Ogasuneko Ikuskapen zuzendariordearen aurka 8 urteko kartzela zigorra eskatu du gaur fiskalak, zenbait zergaduni, zergak ez ordaintzeko helburuarekin, datuak aldatu zituela "frogatutzat" eman ondoren. Hasiera batean 11 urteko zigorra eskatu zuen Carmen Adan fiskalak, baina zortzi urtera murriztu du bere eskaera Ibarra auziaren azkenengo saioan.

Gaur bukatu da Bizkaiko Auzitegian Ibarra eta bere hiru langileen aurkako epaiketa. Fiskalak 800.000 euroko isuna ere eskatuko dio Ibarrari, eta langileen aurka 5 urteko kartzela zigorra exijitu du.

Bestalde, fiskalak gogor kritikatu du Bizkaiko Foru Aldundia auzian pertsonatu ez izana. Adanen kalkuluen arabaera, 4 milioiko galerak eragin zizkion Juan Ramon Ibarrak Bizkaiko Foru Aldundiari.

Defentsak, berriz, esan du "probarik ez dagoela" Ibarraren zerrendan egon zirenei ikuskapenik ez zitzaiela egin esateko. Abokatuaren ustez, Ibarraren aurkako "jazarpena" izan da azken hilabeteetan. Absoluzioa eskatu du.

Gaur bukatuko da epaiketa, hiru langileen abokatuaren txostenaren irakurketarekin. Auzipetuek ere auzitegian hitza har dezakete arratsaldean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea