Ekonomia -

FUNTZIO PUBLIKOA

Eusko Jaurlaritzak eta sindikatuek Administrazioko langileen lanaldia adostu dute

Funtzio Publikoko Mahaian ordezkaritza duten sindikatu guztiek lortu dute akordioa Jaurlaritzarekin, ELAk izan ezik. Arlo horretako azken akordioa duela zortzi urte izan zen.

Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia Lakuan. ETBren bideo batetik ateratako irudia
Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia Lakuan
Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia Lakuan. ETBren bideo batetik ateratako irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak eta Funtzio Publikoko Mahai Orokorrean ordezkaritza duten lau sindikatuetako hiruk (LAB, UGT eta CCOO) Administrazio Orokorreko langileen lanaldia adostu dute. Administrazio Orokorrean lan egin duten 7.000 beharginei eragingo die. Akordio berriak ordutegien malgutasuna finkatzen du, kontziliazioaren alde. ELA sindikatuak ez du akordioa babestu. Arlo horretako azken adostasuna duela zortzi urte lortu zuten, 2010ean.

Akordioari esker, Administrazio Orokorrean diharduten langileek hiru lanaldi motaren artean aukeratu ahal izango dute urritik maiatzera bitartean, betiere zerbitzuaren beharrak beteta baldin badaude. Zehazki, bi modalitate izango dituzte aukeran (A eta B) gaur egun dauden hiru lanaldiren artean: lanaldi zatitua, lanaldi jarraitua eta lanaldi mistoa. Ekainetik urrira bitartean, ostera, lanaldi jarraitua izango dute langile publiko guztiek.

Halaber, adostutako testuak lana eta familia uztartzeko baimen espezifikoak dituzten pertsonek sartzeko eta irteteko duten ordutegiaren malgutasuna finkatzen du.

Bestalde, 12 urtetik beherako adin txikikoak, mugikortasun arazoak, gaixotasun larriak edota mendeko pertsonak kargura dituztenek bi ordura bitarteko malgutasun gehigarria izango dute, malgutasun orokorraz gain.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza ELA albisteak LAB albisteak Lana Funtzionarioak albisteak Ekonomia albisteak Eguneko albisteak Albisteak Euskal sindikatuak CCOO sindikatua UGT