Ekonomia -
Euskal kutxak
Lehendakariak gogorarazi du beti babestu duela hiru kutxen bat-egitea
Xabier Agirre Arabako ahaldun nagusiak, bere aldetik, azpimarratu egin du "hiru euskal kutxen bat-egiteari ekiteak duen garrantzia".
Erredakzioa
Patxi Lopez lehendakariak gogorarazi du Eusko Jaurlaritzak beti babestu dituela hiru euskal kutxen aliantzak eta bat-egiteak, "ongi eginak" badaude beti ere.
Patxi Lopezek Sortu agertu ondoren euskal alderdiekin egin duen bilera-sorta amaitu ostean balantzea egiteko eman duen prentsaurrekoan izan du hizpide kutxen afera, azkenaldian polemika dezente piztu duena.
Lehendakariak aitortu du "errealistak" izanda "gaur egun, litekeena, azkarrena eta errazena bat-egite hotza" dela, erakundeen kaudimena bermatzen duelako eta egungo buruzagitzari eutsiko lioketelako.
Horren harira, lehendakariak ohartarazi du buruzagitzak mantentzen ez badituzte "errefusa soziala" eragin dezakeela bat-egite prozesuak.
Xabier Agirre pide la fusión
Xabier Agirre Arabako ahaldun nagusiaren esanetan, "batzarretan irabazten duena da kutxak gidatzen dituena".
Radio Euskadin egin dioten elkarrizketa batean Agirrek "euskal hiru kutxen bat-egiteari ekiteak duen garrantzia" azpimarratu du.
Horrez gain, Arabako ahaldun nagusiaren arabera, BBK eta Vital Kutxaren arteko Babeserako Erakundeen Sistemak (SIP) hiru kutxen batzeak behar duen "adostasun maila bera" behar du.
Ramon Jaureguik ere babestu egiten du
Ramon Jauregui Presidentzia ministroarentzat "logikoena" hiru euskal kutxek bat egitea izango litzateke, hau da, bat egin zuen EAJren aldarrikapenarekin, izan ere, "egoerak irtenbide bakarra eskatzen du: indarra, sendotasuna".