Itxi

2018/12/18

06:43

Ekonomia

NAFARROA

Nafarroako Volkswagenek 320.227 ibilgailu ekoitziko ditu 2019an

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Aurreikuspenak beteko balira, Landabengo lantegiak inoizko hirugarren ekoizpenik handiena izango luke. Zuzendaritzak jakinarazi duenez, langile gehiago kontratatuko ditu.

  • Volkswagenen lantegia, Iruñeko Landaben industrialdean

    Volkswagenen lantegia, Iruñeko Landaben industrialdean. ETBren bideo batetik ateratako irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Nafarroako Volkswagenek astelehen honetan iragarri duenez, 2019an Iruñeko Landaben lantegian 320.227 ibilgailu ekoiztea aurreikusten du: 177.827 Polo eta 142.400 T-Cross. Gainera, zuzendaritzak langile gehiago kontratatzeko asmoa agertu du, baina ez du zehaztu zenbat izango diren.

Konpainiaren esanetan, ekoizpen aurreikuspenak betez gero, Landabengo lantegiaren inoizko hirugarren ekoizpen handiena izango da. 2010. urtean, 336.336 ibilgailu ekoitzi zituzten, eta 2011n, 353.353.

Aurreikuspen horiek betetzeko asmoz, langilek gehiago kontratatuko ditu 2019. urtean zuzendaritzak.

Bestalde, datorren urteko lan egutegiak 222 lanegun aurreikusten ditu.

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;