Ekonomia -

LAN GATAZKA

Lanuzte eguna dute gaur Bilbobus zerbitzuan

Txanda bakoitzean lau orduko lanuzteak egingo dituzte: 07:30etik 11:30era eta 17:30etik 21:30era.

Bilbobus. ETBren bideo batetik ateratako irudia
Bilbobus
Bilbobus. ETBren bideo batetik ateratako irudia

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur, beste egun batez, Bilbobuseko langileek txanda bakoitzeko lau orduko lanuzteak egingo dituzte, UGT, CCOO, USO, ELA, LAB eta ESK sindikatuek deituta. Besteak beste, lan hitzarmen berria eskatzen dute.

Lanuzteak lau ordukoak izango dira txanda bakoitzean: 07:30etik 11:30era eta 17:30etik 21:30era.

Langileek hainbat gauza aldarrikatzen dituzte, hala nola lan hitzarmen berria negoziatzea eta zerbitzuaren "murrizketa etengabeak" baztertzea; izan ere, zuzendaritzarekin sinatutako azken hitzarmenak iaz utzi zion indarrean egoteari.

Enpresa batzordeak eta Biobide enpresak jarrerak gerturatu dituzte, baina oraindik ez dute akordiorik lortu. Hala ere, negoziatzen jarraitzen dute.

Akordiorik lortu ezean, abenduaren 21ean, San Tomas egunean, greba 24 ordukoa izango da. Halaber, Bizkaibuseko Pesalur, EMB eta GAM Txorierri enpresetako langileek ere, 24 orduko greba deialdia egin dute ostiralerako.

Bestalde, Bizkaibuseko langileek manifestazioa egin dute gaur goizean Bilboko kaleetan, EiTBren egoitzatik abiatuta. Ondorioz, arazoak sortu dira San Mameseko sarrera-irteeran.

BIZKAIBUS MANIFESTAZIOA EITB

BIZKAIBUS MANIFESTAZIOA EITB

ETBren bideo batetik ateratako irudia

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Bizkaia Grebak gaur EAE albisteak Lana berriak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Bilbobus azken ordukoa Lan gatazkak gaur