Ekonomia -
Lan-gatazka
Sindikatuaren aurkako akzio legalak aztertzen ari da Osakidetza
Rafael Bengoaren esanetan, ebakuntza geletako zein laborategietako materiala "gaixoaren beharren arabera aukeratzen da beti eta sekula gastuaren arabera".
Erredakzioa
Euskadiko Medikuen Sindikatuko (SME) ordezkari baten aurka akzio zibil eta penalak bideratzea aztertzen ari direla iragarri du, Rafael Bengoa Osasun sailburuak.
SMEk, erizainen sindikatuak (SATSE) eta ospitaletako mediku federakuntzak (FFHE) Osakidetzaren "ekonomiari begirako kudeaketa" salatu zuten atzo, ostiralean.
Zehatz-mehatz, Kepa Uritgoitia SMSko kideak esan zuen, dirua aurrezteko irizpide horietan oinarrituta, osasun-materialek murrizketak izan dituzte; hala nola, gaixoentzako protesiek.
Bengoaren ustez,"onartezina" da esandakoa eta, halaber, adierazi du kirofanorako edo laborategirako materiala "beti gaixoaren beharren arabera" aukeratzen dela, "inoiz ez gastuaren arabera".
"Euskadin, AEBetako beste klinika askotan erabiltzen den materiak bera erabiltzen da", gaineratu du Osasun sailburuak.