Ekonomia -
2010eko balantzea
Vital Kutxak 38 milioi irabazi zituen iaz, % 43,5 gutxiago
Orotara 49,31 milioi erabili ditu Vital Kutxak kredituak eta beste zenbait aktibo bermatzeko, aurreko urtean baino % 70,72 gehiago.
Erredakzioa
Vital Kutxak 38,64 milioi euroko etekina izan zuen iaz, aurreko urtean baino % 43,5 gutxiago. Aurrezki kutxaren arabera, kredituak eta beste aktibo batzuk bermatzeko diru kopuru garrantzitsuak bideratu behar izan ditu 2010ean.
Orotara 49,31 milioi erabili ditu Vital Kutxak kredituak eta beste zenbait aktibo bermatzeko, aurreko urtean baino % 70,72 gehiago.
Bezeroei emandako kredituek % 0,85 egin zuten behera (6.900 milioi euro), datu garrantzitsua aurrezki kutxaren ustez. Etxebizitza berria erosteko edo etxeak eraikitzeko kredituek % 0,37 egin zuten gora, batez ere Babes Ofizialeko Etxebizitzen finantziaketarako Vital Kutxaren politikari esker.