Ekonomia -

Enplegua

Espainiako Gobernuak epe laburreko kontratuak egiten dituzten enpresak zigortuko ditu

Bestalde, langile autonomoen baldintzak aldatuko dituzte: 24 hilabete arteko langabezia izango dute eta lan-istripuen prestazioa lehen egunetik jasoko dute.

Jende-ilara, Lanbidek Bilbon duen egoitza. Artxiboko argazkia: EFE
Jende-ilara, Lanbidek Bilbon duen egoitza.
Jende-ilara, Lanbidek Bilbon duen egoitza. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak iragarri du ostiral honetan egingo duen Ministroen Kontseiluan hainbat neurri onartuko dituela, Errege dekretu bidez. Besteak beste, epe laburreko behin-behineko kontratazioen gaineko kotizazioak gogortuko ditu eta autonomoek ordaindu beharko gutxiengo kotizazioa % 1,25 igoko du, baina trukean langile horiek jasotzen dituzten laguntzak hobetuko ditu.

Errege dekretu honen bidez, behin-behineko kontratazioan izaten diren "gehiegikeriei" aurre egin nahi die Pedro Sanchezen Gobernuak.

Alde batetik, bost egun edo gutxiagoko kontratuak sinatzen dituzten langileen eta behin-behineko kontratu luzeagoak dituzten beharginen prestazioak parekatuko dituzte. Bestalde, bost egun edo gutxiagoko kontratuak egiteagatik, enpresariak ordaindu beharreko tasa % 36tik % 40ra igoko dute.

Aldaketak autonomoen lan-baldintzetan

Bestalde, Espainiako Gobernuak eta langile autonomoak ordezkatzen dituzten elkarteak akordio batera iritsi dira asteazken honetan eta, itun horren ondorioz, 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera aldaketak izango dira autonomoen baldintzetan.

Langile autonomoen kuota  % 1,25 igoko dute. Hilean 5,36 euro gehiago ordaindu beharko dute, baina horren truke prestazio hobeak izango dituzte. Besteak beste, langabezia-prestazioa 24 hilabeterainokoa izango da –egun 12 hilabetekoa da gehienez-, eta lan-istripuengatik edo gaixotasun profesionalagatik ematen den laguntza lehen egunetik jasoko dute.

Horrez gain, Espainiako Gobernuak "autonomo faltsuak" ekiditeko neurriak iragarri ditu: enpresariak 3.000 eta 10.000 euro arteko isunak ordaindu beharko ditu antzemandako kontratu irregular bakoitzeko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lana Espainiako Gobernua Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Enpresaburuak