Ekonomia -

Lankidetza akordioa

Bide-segurtasuneko planak dituzten enpresek gutxiago kotizatuko dute

Helburua zirkulazio-istripuen kopurua murriztea da, bai lanerako bidean gertatzen direnak zein lanaldian jazotzen direnak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bide-segurtasuna lantzen duten enpresek gutxiago ordainduko diote Gizarte-segurantzari. Horixe hitzartu dute Barne eta Lan ministroek, lantokira joan-etorriko istripuak gutxitzeko. 2009ko datuen arabera, lan-istripuetan hildako hirutik bat, 300 ia, errepidean hil zen, lanak eragindako joan-etorrietan.

Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroak eta Valeriano Gomez Lan ministroak lankidetza akordioa sinatu dute gaur, enpresetan bide-segurtasun eta mugikortasun egitasmoak sustatzeko helburuarekin. Helburua zirkulazio-istripuen kopurua murriztea da, bai lanerako bidean gertatzen direnak zein lanaldian jazotzen direnak.

Langileen mugikortasun segurua lortzeko egitasmoak martxan jartzen dituzten enpresek gutxiago kotizatuko dute lan-istripuengatik eta laneko gaixotasunengatik, Gomezek azaldu duenez.

Gizarte-segurantzari egin beharreko kotizazioa handia da sektore batzuetan, Gomezen hitzetan. Horregatik, lan-arriskuak saihesteko garaian enpresen ekintza "egokia" oso garrantzitsua dela adierazi du Lan ministroak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea