Ekonomia -

EBren ebazpena

Gizonezkoen aseguruak ez dira emakumeenak baino garestiagoak izango

Aseguru-etxeek ezingo dute bezeroaren sexua arrisku faktore gisa hartu, Europar Batasuneko Zuzenbidearen kontra doalako.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aseguru-etxeek ezin dute bezeroaren sexua arrisku faktore gisa hartu, Europar Batasuneko Zuzenbidearen kontra doalako, beraz, gizonen aseguruak ez dira emakumeenak baino garestiagoak izango, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak ebatzi duenez.

Ez da bizitza-itxaropena edota istripu gutxiago izatea aintzat hartuko poliza egiterakoan. 2012ko abenduaren 21etik aurrera debekatuta izango dute aseguru-etxeek emakumezko gidari gazteei aseguru merkeagoa saltzea, estadistiken arabera istripu gutxiago izaten dituzten arren. Belgikako kontsumitzaileek jarri zuten salaketa, eta Europar Batasuneko Justizia Epaitegiak&' || 'nbsp; bereizketa horrekin amaitu egin behar dela ebatzi du orain.

Europar Batasuneko legediak debekatu egiten du, beraz, sexua oinarri duen bazterketa. Baina bazterketa aplika daiteke, oso nabramena denean gizon eta emnakumeen arteko aldea.

Salbuespen hori amaitzeko agindua eman du Luxenburgeko Epaitegiak, behin-behinekoa izan behar zuelako eta indarrean jarraituz gero, bazterketarako benetako arriskua ikusten duelako. Azken baten, berdintasuna oinarri duen gizarte baten kontrakoa dalako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea