Ekonomia -

Dirua, aldatzeke

Espainian 1.721 milioi euro daude oraindik pezetatan

Fiatek 2008an lortu zuen etekinaren eta Madrilgo Udalak 2016ko joko-olinpikoetarako inbertitu nahi zuen kopuruaren parekoa da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainian 1.721 milioi euro daude pezetatan, bai billeteetan bai txanponetan, aurreko hilean baino milioi bat euro gutxiago, Espainiako Bankuak gaur argitaratu dituen datuetan agertzen denez.

Fiatek 2008an lortu zuen etekinaren eta Madrilgo Udalak 2016ko joko-olinpikoetarako inbertitu nahi zuen kopuruaren parekoa da.

2002ko urtarrilean, Espainiako Bankua billeteak eta txanponak aldatzen hasi zen euroen truke. Orduan 48.750 milioi euro zeuden pezetatan, 46.230 milioi billeteetan eta 2.250 milioi euro txanponetan.

Hilabete batzuk geroago, martxoaren 1ean, 133 urtez erabilitako txanpona albo batera utzi eta ordainketak eurotan egitera behartu zituzten herritarrak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea