Ekonomia -

Energia politika

Sanchez Galan (Iberdrola): 'Energia gero eta garestiagoa izango da'

Autobide eta autobiatan gehiengoko abiadura orduko 110 kilometrora murrizten duen neurria komentatzeari uko egin dio Iberdrolako presidenteak: "Ez dut kalkulurik egin eta ezin dut iritzirik eman".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ignacio Sanchez Galan Iberdrolako presidenteak adierazi duenez, salneurrien ereduak huts egin du kontsumitzaileari argiaren benetako balioa zein den irakasteko orduan. Horrek, energiaren eralketa ekarri du. Honen harian, energia gero eta urriagoa eta garestiagoa izango dela iragarri du.

"Jendeak energiaren balioa zein den ez badaki, ez du aurrestuko", esan du Galanek "Espainiako Energia Estrategikoa 2010-2035" jardunaldietan emandako hitzaldian.

Gauzak horrela, eta Galanen ustez, argiaren balioa zein den erakusten duen ereduak energia eralketara eramaten gaitu.

Gobernuak energia aurrezteko abian jarritako neurriei dagokienez, Iberdrolako presidenteak energia zaindu egin behar dela azpimarratu du, eta horretarako erabakitzen diren neurriak egokiak direla gaineratu du.

Hala ere, ez du autobiatan eta autobideetan gehiengo abiadura orduko 110 kilometrora murrizten duen neurria komentatu nahi izan. "Ez ditut kalkuluak egin eta ezin dut iritzirik eman", esan du Galanek.

Bere ustez, Espainiak arazoak dauzka energiaren eraginkortasunarekin, eta horrek lehiakortasunean eragin zuzena dauka.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea