Ekonomia -

Erregaien prezioa

Gasolinak marka berria hautsi du eta litroko 1,3 euroan da lehen aldiz

Gasolioa % 1,6 garestitu da azken astean litroko 1,267 eurora iritsita, 2008ko erdialdetik izandako preziorik altuena.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasolinaren batazbeteko prezioa litroko 1,308 eurora itsi da Espainian, marka berria ezarriz; historian lehen aldiz 1,3 euroko muga gainditu baitu. Datuak Europa Press agentziak bildu ditu Europar Batasuneko (EB) Petrolioen inguruko Aldizkaritik.

Erregai horren prezioak % 1,8ko igoera izan du astebetean eta aurreko maximoa gainditu du (litroko 1,285 euro), urtarrilean izandakoa. Garestitze prozesu hau Brent petrolio barrika 115 dolarrean dagoenean gertatu da.

Bestalde, gasolioa % 1,6 garestitu da aste honetan, prezioa litroko 1,267 eurotan ezarriz, 2008ko erditik izandako preziorik altuena. Orduan 1,329 euroan saltzen zen gasolio litroa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea