Ekonomia -

Ekonomia

Interes tasa % 1an mantendu du EBZk, inflazioa altua izan arren

Europako Banku Zentralaren (EBZ) helburua, epe erdira, inflazioa % 2tik gertu baina beti azpitik mantentzea da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Banku Zentralak euroguneko oinarrizko interesa tasa % 1an mantentzea erabaki du, petroleoaren prezioen igoera handiak sortutako presioak alde batera utzita.

Erakunde berak kredituaren erraztasun marginalak mantentzea ere erabaki du. Ondorioz, bankuei egiten dizkien diru maileguak % 1,75an egoten jarraituko dute.

Era berean, EBZk dirua gordailuan jartzeko erraztasuna ere maila berean mantenduko du, % 025en, hain zuzen.

EBZaren egoera gogorra da, izan ere, inflazioari aurre egin behar dio baina euroguneam hazkunde txikia duten herrialdeen egoerari kalte egin gabe.

Europako Banku Zentralaren (EBZ) helburua, epe erdira, inflazioa % 2tik gertu baina beti azpitik mantentzea da, nahiz eta erregaien eta elikagaien prezioek gorakada nabarmena izan.

Adituen arabera, EBZk diruaren prezioa urteko bigarren seihilekoan igoko du, udazkenean ziurrenik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea