Ekonomia -
Urtero, Espainian
Ogasunak 30.000 milioi gutxiago jasotzen ditu ezkutuko ekonomiagatik
Ezkutuko ekonomia Barne Produktu Gordinaren % 17 da Espainian. Gainera, deklaratu gabeko 4 milioi enplegu daude Espainian, Funcasen arabera.
Erredakzioa
Ezkutuko ekonomia Barne Produktu Gordinaren % 17 da Espainian, Rey Juan Carlos unibertsitateko irakasle batzuek egindako eta Aurrezki Kutxen Fundazioak (Funcas) aurkeztutako ikerketa baten arabera.
Ikerketaren egileen hitzetan, 1998 eta 2008 urteen artean % 17,4raino heldu zen ezkutuko ekonomia Espainian.
Hori horrela, azken 20 urteetan (1980-2008) ekonomia ofizialaren (BPGk neurtzen duena) tamaina bikoiztu baino gehiago egin da, baina ezkutuko ekonomia, aldiz, laukoiztu egin da epe horretan.
Datu horien aurrean, ezkutuko ekonomia "maila kezkagarrian" dago Espainian, Funcasen arabera, bidezkotasunean, eraginkortasunean eta lehiakortasunean baitu eragina.
Zerga bilketaren harira, ezkutuko ekonomiak murrizketa handia eragin du; 1989 eta 2008 urteen artean, batez beste 30.845-32.735 milioi euro gutxiago sartu ziren urtero, BPGren % 5,4 eta % 5,6 artean.
Lau milioi enplegu, ezkutuko ekonomian
1980tik, 1,4 milioitik 4 milioira igaro da ezkutuko lanpostuen kopurua.