Ekonomia -

RADIO EUSKADI

Arartekoa: 'Osakidetzako LEPei buruzko txostena urtarrilaren amaierarako egongo da'

Radio Euskadiko 'Crónica de Fin de Semana' saioan elkarrizketatu dute Manu Lezertua arartekoa.

Manu Lezertua y Ander Arzak
Manu Lezertua y Ander Arzak
Manu Lezertua y Ander Arzak

play icon 20:45

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osakidetzako LEPen inguruko polemika izan du hizpide, besteak beste, Manu Lezertua arartekoak Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan. Horren hitzetan, hil honen amaierarako prest egongo da lan eskaintzen inguruan prestatu duten txostena.

Hamabi neurri zehatz jasotzen dituen dokumentua prestatu dutela aurreratu du Lezertuak. Joan den urteko probetan atzemandako "irregulartasunak" berriro ez gertatzea da hartuko diren neurrien helburua. Langile publikoen aukeraketak "gardena" izan behar duela nabarmendu du, eta prozesuaren inguruan sortutako zalantzek erakunde publikoen sinesgarritasuna "kolokan" jartzen dutela esan du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Arartekoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak