Ekonomia -

Martxoak 22, 23 eta 24

ELAk, LABek eta ESK-k mobilizazioak deitu dituzte Osakidetzan

Gehiengo sindikalak salatu duenez, "murrizketa politikarekin jarraitzen dute eta ez diete jaramonik egiten sindikatuek mahai gainean jarritako aldarrikapenei".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELA, LAB eta ESK sindikatuek mobilizazioak iragarri dituzte Osakidetzan martxoaren 22, 23 eta 24rako.

Agiri batean Osakidetzan gehiengoa duten sindikatuek azaldu dutenez, Jaurlaritzako agintariek "murrizketa politikarekin jarraitzen dute eta ez diete jaramonik egiten sindikatuek mahai gainean jarritako aldarrikapenei", beraz, protesta egitea erabaki dute.

Ez dute zehaztu mobilizazioak zein eratakoak izango diren, baina ospitaleez gain, lehen mailako arretako zentroei eragingo die.

Hiru sindikatuen arabera, "Osasun Sailak ezarri berri dituen murrizketek osasun arreta publikoa geldiaraz dezakete".

ELAk, LABek eta ESK-k adierazi dute egoerak "gainezka" egin dezakeela itxaron zerrendetan, eta bezeroek egoera hori pairatzen dutela.

Sindikatuek kritikatu dute Osasun Saila proiektu "ameslarietan murgilduta" dagoela eta horrek sistema akitzen duten arazoekin zerikusi gutxi duela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea