Ekonomia -

Turismoa

Euskadik LGTBI gunea izango du lehen aldiz FITUR azokan

Abenduko datuen faltan, iaz 3,5 milioi bisitari inguru izan ziren Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

Euskadik LGTBI gunea izango du lehen aldiz FITUR azokan

Euskadik LGTBI gunea izango du lehen aldiz FITUR azokan

1:17

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoak lehen aldiz LGTBI gunea izango du FITUR turismoaren nazioarteko azokan, Alfredo Retortillo Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak eta Harkaitz Millan Basquetour agentzia publikoko promozio zuzendariak jakinarazi dutenez.

Milanek azaldu duenez, "helburua kolektibo horrentzat egokitutako planak eskaintzea da, baina ez zerbait ezberdina edo bereizia aurkeztea, eskaintzak sexu orientazioaren arabera egiteak ghettoak sortzea dakarrelako". Eusko Jaurlaritzak Gehitu elkartearekin elkarlanean jarriko du gune hori martxan asteon Madrilen egingo den azokan.

Bestalde, Retortillok 2018ko balantzea egin du eta, abenduko datuen faltan, turismo datuak "oso onak" direla esan du. Behin-behineko datu horien arabera, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 3,5 milioi bisitari inguru izan ziren iaz; hortaz, litekeena da 2017ko datuak hobetzea.

Retortillok erantsi du atzerritik datozen bisitarien kopurua hazi egin dela eta hori dela turismoak izan duen gorakadaren arrazoietako bat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Turismoa Euskadi Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak LGTBI