Ekonomia -

Ordainketa-etendura

Inbertsoreak engainatu izana ukatu du Nueva Rumasak

Ruiz-Mateos familiaren hitzetan, hedabideei aurkeztutako gutunak "testuingurutik atera dira".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nueva Rumasak inbertsoreak engainatu izana ukatu du, eta Ruiz-Mateos familiak Santander bankuari bidalitako gutunak "testuingurutik kanpo atera" direla esan du, eta zenbait esaldiren "interpretazio okerra" egin dela gaineratu du.

Agiri batean Rumasa taldeak adierazi duenez, jaulkipen bakoitzaren berri eman zioten harpidedunei liburuxka informatiboen bidez. "Nueva Rumasak beti azaldu du inbertsio bakoitzaren helburua jaulkipen ezberdinen bidez, eta horrek taldearen sustapena ekarri du", esan du Ruiz-Mateos taldeak. Jaulkipen horie esker, besteak beste, zazpi enpresa garrantzitsu (Queserias Menrquinas, Bodegas Caydsa eta bost hotel) erosi dituztela zehaztu du.

Dena den, hedabideei aurkeztutako informazioan enpresak onartu du zor-agirien jaulkipenen bidez lortutako diru guztia ez dela inbertsioetarako erabili, publizitatean iragarri zuten bezala.

Haserrea sortu duten gutunak

Ruiz-Mateos familiak ehunka gutun bidali zizkien Emilio Botin Santanderreko presidenteari, eta bankuko zenbait zuzendariri; horietan, harremanen aldentzea agerian geratzen da, amodioa eta gorrotoa tartekatuz.

2009an Jose Maria Ruiz-Mateosek idatzi zuen: "Eguzki epeletako bezeroak izatetik, gaizkile arriskutsu izatera igaro gara bankuarentzat. Ulertzen eta merezi ez ditugun mesfidantza jokabide gogorrak jasan ditugu".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea