Ekonomia -

Opor fiskalak

Kontrako epaiak enpresa askoren itxiera ekarriko duela uste du Agirrek

Opor fiskalen inguruko isuna, Aldundiek ezezik Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak ere ordaindu beharko luketela adierazi du Arabako ahaldun nagusiak ETBn emandako elkarrizketa batean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasuneko auzitegiak opor fiskalen kontrako epaia ematen badu, Arabako enpresa askok "giltzak Aldundian entregatuko lituzkete" adierazi du Xabier Agirre Arabako ahaldun nagusiak. Europako auzitegi gorenaren erabakia hiru Aldundiek eta Estatuko Abokatutzak jarritako helegitearen kontrakoa balitz, isuna Aldundiek ordaintzeaz gain, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak ere kitatu beharko luketela gaineratu du.

Opor fiskalei etekina atera zioten enpresek diru kopuru handiagoa ordaindu beharko balute, "oso zaila izango litzateke" azpimarratu du. Enpresa asko ez daudela hori egiteko moduan esan du Agirrek ETBn eman duen elkarrizketa batean eta erabaki horren ondorioz lantegi askok "giltzak Aldundian utziko dituztela".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea