Ekonomia -

Kontsumoa bultzatzeko neurria

Jaurlaritzak 50 eta 100 euroko 6.000 erosketa txartel oparituko ditu

EAEko txikizkako merkataritza saltoki guztien artean zozketatuko dituzte sariak. Datorren martxoaren 14a eta 26a bitartean banatuko dituzte erosketa-txartelak bezeroen artean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak "Plan Compra aQtiva" izeneko kanpaina jarri du martxan kontsumoa bultzatzeko helburuarekin.

50 eta 100 euroko 6.000 erosketa txartel banatuko ditu&' || 'nbsp; EAEko txikizkako merkataritza saltokien artean notario baten aurrean egindako zozketa bidez.

Horien artean, 2.000 txartel 50 eurokoak izango dira eta beste 4.000 100 eurokoak.&' || 'nbsp; Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuak (SPRI) babestuta dago plana eta milioi bat euroko aurrekontua du. 24 pertsonak osatutako talde batek banatuko ditu txartelak EAEko saltokietan. Txartela "une horretan dendan erosketa ordaintzen ari den bezeroari emango zaio", adierazi du Pilar Zorrilla Merkataritza eta Turismo sailburuordeak.

Saritutako bezeroek 2011kako ekainaren 30a baino lehen aldatu beharko dute 50 edo 100 euroko txartela saria jaso duten dendan bertan, beste erosketa baten truke.

Martxoaren 14a eta 26a bitartean egingo da banaketa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea