Ekonomia -
Hazkunde ekonomikoa
Nafarroako ekonomia % 3 hazi da 2018ko laugarren hiruhilekoan
Moteldu da, beraz, Nafarroako ekonomiaren erritmoaren hazkundea; besteak beste, industriak eta zerbitzuek aurreikusitakoa baino dinamismo txikiagoa izan dutelako.
Agentziak | Erredakzioa
Nafarroako Barne Produktu Gordina % 3 hazi zen 2018ko hiruhilekoan, aurreko urteko aldi bereko datuekin alderatuta. Urteko hazkundea % 3,2koa izan zen, Nafarroako Estatistika Institutuak ostegun honetan aurreratutako datuen arabera.
Moteldu da, beraz, Nafarroako ekonomiaren erritmoaren hazkundea; besteak beste, industriak eta zerbitzuek aurreikusitakoa baino dinamismo txikiagoa izan dutelako, baina eraikuntzan emandako hazkundeari esker ekonomia berpiztea lortu dute.
Urtean zehar, Nafarroako BPGk % 3,3 hazi zen, 2017an lortutako tasa berdina. Espainiako ekonomiak % 2,5 hazi zen 2018an.
Manu Ayerdi Garapen Ekonomikorako presidenteordearen esanetan, Nafarroaren ekonomiaren abiadura moteltzea "bistakoa" zen, "Espainia eta nazioarte mailan gertatzen ari dena ikusita", esan du.
Gizarte Segurantzako afiliazioek azken hiruhilekoan % 2,9 gora egin arren, enplegua hazkundea moteltzen joan dela erakusten duten "ezaugarri zehatzak daudela" esan du Ayerdik; esaterako, produkzioak eta ibilgailuen matrikulazioek behera egin dute.
Bestalde, kanpo-merkataritzak gora egin du eta aurrekoen beherakada orekatzen lagundu du.