Ekonomia -

HOBEKUNTZAK AZPIEGITURETAN

Bizkaiko Foru Aldundiak 4 milioi euro inbertituko ditu Gaztelugatxe inguruko lanetan

EiTBk jakin ahal izan duenez, datozen lau urteetan egingo diren hobekuntza nagusiak bide berde berri bat, bi errotonda eta garraio publikoarentzako aparkamenduak dira.

Gaztelugatxe. Argazkia: Luis Ajuriagerra
Gaztelugatxe
Gaztelugatxeko sarbideak eta inguruko kokalekuak berritu eta indartuko dituzte

1:17

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Foru Aldundiak aldaketa nabarmenak egingo ditu Gaztelugatxe inguruetan, turismoa erakarri eta kostaldera osoko jarduera ekonomikoa hauspotzeko helburuz.

Alde batetik, bide berde bat egingo da, Bakiotik atera eta Gaztelugatxe, Matxitxako eta Bermeora iritsiko dena. Paseo berri honek 4,5 metroko zabalera izango du eta berari esker, Matxitxako lurmuturra ere bisitatu ahal izango dute zonaldera hurbiltzen direnek.

Bide berdea egiteko lanak hasita daude jada. Makinaria sartu aurretik egin beharreko lurzoru katak egitea izan da lehen pausua, eta behin fase hori gaindituta, obrak bere osotasunean urte amaierarako edo hurrengo urtearen hasierarako bukatzea espero da.

GAZTELUGATXE LANAK ARGAZKIAK: BIZKAIKO FORU ALDUNDIA

GAZTELUGATXE LANAK ARGAZKIAK: BIZKAIKO FORU ALDUNDIA

Azken urteotan areagotu egin dira sarbide arazoak, gainera, eta horiei aurre egiteko, sarrera moldatuko du Foru Aldundiak. Batetik, bi biribilgune edo errotonda berri eraikiko ditu, eta beste alde batetik garraio publikoarentzat aparkamenduak sortuko ditu Eneperi eta Ermu inguruetan, Gaztelugatxera sartzeko bi guneak dauden tokietan, alegia.

Ekimen horiekin, garraio pribatua bultzatu nahi du Diputazioak, ibilgailu pribatuaren aurretik.

EiTBk jakin ahal izan duenez, datozen lau urteetan egingo dira hobekuntza horiek guztiak eta lau milioi euroko aurrekontua izango da horretarako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bakio Bermeo Bizkaia Turismoa Euskadi Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Gaztelugatxe