Ekonomia -

2.021 milioi euroren truke

Qatar Holding funtsak Ibedrolaren % 6,16 erosi du

Operazioaren ondorioz, Qatar Holding euskal konpainia elektrikoaren "bazkide estrategiko" egingo da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Qatar Holding funtsak akordioa lortu du 2.021 milioi euroren truke Iberdrolaren % 6,16 erosteko, euskal konpainiak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari (CNMV) baieztatu dionez.

Akordioaren ondorioz, Qatar Holding Ibedrolaren "bazkide estrategiko" eta akziodun nagusietakoa bihurtuko da, eta konpainia elektrikoak egoitza bat irekiko du Qatarren eta ikerketa eta garapen operazioak abiatuko ditu herrialde horretan.

Operazioa Ibedrolaren kapitala handituz egin dute, 1.906 milioi euroko jaulkipena egin eta gero.

Halaber, funtsak Ibedrolaren akzio propioak ("autokartera"koak deritzonak) ere hartuko ditu bere gain 115 milioi euroren truke.

Ondorioz, gainera, ACSk Ibedrolan duen parte-hartzea % 20,2tik % 19ra jaitsiko da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea