Ekonomia -

Garapen jasangarria

Euskadik ibilgailu elektrikoa berriz kargatzeko 10 gune izango ditu

Ibilek eta Eroskik Gasteizen, Bilbon, Barakaldon eta Donostian puntu horiek jarrita, CO2 isuriak 32.066 kilogramotan gutxitzea aurreikusi du Eroskik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ibilek -Repsol enpresaren eta EVE Energiaren Euskal Erakundearen akzioduna- eta Eroskik ibilgailu elektrikoa berriz kargatzeko 10 gune jarri dituzte martxan. Puntu hauek Gasteizko, Bilboko, Barakaldoko eta Donostiako hipermerkatuetako aparkalekuetan kokatu dituzte.

Gune hauek erosi berri dituen Vito furgoneta elektrikoak kargatzeko erabiliko ditu Eroskik. Gainera, kooperatiba honen bezeroek ere erabili ahal izango dituzte, behin karga egiteko doako txartela lortuta. Ekimen honi esker, 36.066 kilogramo gutxituko ditu Eroskik CO2 isuriak.

Jose Ignacio Ormaetxea EVE Energiaren Euskal Erakundearen zuzendariaren aburuz, "gune hauek ibilgailu elektrikoak ezagutza ematen lagunduko dute". Ormaetxearen hitzetan, "ibilgailu elektrikoa ez da etorkizuneko asmakuntza bat, gurean geratuko den benetako errealitatea baizik".

Gune hauen aurkezpenean, "garapen jasangarriaren kontzeptuaren" alde agertu da Patxi Lazcoz Gasteizko alkatea. Gainera, ibilgailu hauei "protagonismo berezia" emango diotela eman du jakitera. Horrela, ibilgailu elektrikoen gidariek "kotxea uzteko lehentasuna eta oinezkoen zonalde zehatz batzuk erabiltzeko baimena" izango dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea