Ekonomia -

Turismoa

Euskadi bere katalogoan sartuko du Qatarreko bidaia agentzia batek

Agentziako ordezkariak Euskadin dira hiru hiriburuak, kostaldea eta goi-mailako hotelak eta jatetxeak bisitatzen. Ibilbidea bihar amaituko dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Qatarreko Al Sulaiman bidaia agentzia Euskadin da bertako baliabide turistikoak gertutik ikusi eta euren katalogoan sartzeko. Eusko Jaurlaritzak jakitera eman duenez, agentzia arabiar batek egiten duen bigarren bisita da Patxi Lopez lehendakariak urtarrilean egindako bidaiaren ostean.

Bisita horretan, Qatarreko ordezkariak Euskadiko hotel eta jatetxerik onenetan izan dira, Michelin izarra dituzten zenbait ere barne.

Atzo, adibidez, Bilbon izan ziren eta Guggenheim museoa eta Alhóndiga biditatu zituzten, besteak beste. Gaur Gasteizen daude, Erdi Aroko Hirigunea eta Santa Maria Katedrala ezagutzeko. Urdaibain ere izango dira, Biosfera-Erreserban.

Bihar, berriz, Donostia, Zarautz eta Getariara joango dira.

Isabel Muela Eusko Jaurlaritzako Turismo zuzendariak adierazi duenez, "ahalaegin handia egiten ari gara Euskadi goi-mailako turismoan sartzeko, bost izarretako hotelak eta gastronomia gorena nahi dutenentzako egokia".

Dubaira gonbitea

Bestalde, Muela aipilaren 16an Dubaira joateko gonbidatu dute. Bertan, Al Rais Holydays agentziako mila bezero onenei Euskadi aurkezteko aukera izango du. Agentzia horrek Euskadira bidaiatzeko aukera ematen die Dubaiko bezeroei.

Hurrengo asteetan hirugarren agentzia arabiar baten bisita espero du Jaurlaritzak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea