Ekonomia -
Inbertsioa
Jaurlaritzak 408 milioi inbertitu zituen iaz Eusko Trenbide Sarean
Iñaki Arriola Garraio sailburuak azaldu duenez, "inoizko markarik handiena" da Eusko Trenbide Sarearen historian, 2009an inbertitutako kopurua % 86 handitu baita.
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzak 408 milioi euro inbertitu zituen iaz Eusko Trenbide Sarea erakunde publikoan, une honetan dagoen trenbide sarearen hobekuntzan eta baita azpiegitura berrien eraikuntzan ere, "Euskadi Europa mailako eredu aurreratuenetakoa eta garatuenetakoa bilakatzeko, pertsonen eta merkantzien tren garraioari dagokionez".
Iñaki Arriola Garraio sailburuak azaldu duenez, "inoizko markarik handiena" da Eusko Trenbide Sarearen historian, 2009an inbertitutako kopurua % 86 handitu baita.
2Eusko Jaurlaritzak egin duen inbertsio esfortzu handi horri esker, epe laburrean eta ertainean hobetu egingo da trenbide garraioa eta, horrez gain, jarduera ekonomikoari eusteko lagungarri izango da", esan du.
2010ean ETS-k buruturiko inbertsioei esker, 1.576 lanpostu zuzen eta zeharkako 850 sortu ziren, Jaurlaritzako teknikariek egin dituzten kalkuluen arabera.
Euskal Y-a Trenbide Sare Berriaren Gipuzkoako adarra eraikitzeko lanei eman dien bultzada azpimarratu du Arriolak. 167 milioi euro inbertitu zituen iaz Jaurlaritzak lan horiek burutzeko, hau da, 2009an baino %234 gehiago (2009an 50 milioi euro inbertitu ziren).