Ekonomia -

Pribatizazioa

AENAko langileek Gobernuarekin lortutako aurreakordioa aztertuko dute

10.500 langileek ostegunean bozkatuko dute txostena eta onartuz gero, iragarritako 22 greba egunak bertan behera utziko lituzkete; Aste Santurako, maiatzeko zubirako eta udarako deitu dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sustapen Ministerioarekin eta AENArekin lortutako aurrekordio azalduko diete CCOO, UGT eta USO sindikatuek langileei, gaurtik aurrera. 10.500 langileek (aire-kontrolatzaileek ez dute botoa emango) ostegunean bozkatuko dute txostena eta onartuz gero, iragarritako 22 greba egunak bertan behera utziko lituzkete; Aste Santurako, maiatzeko zubirako eta udarako deitu dituzte.

Sindikatuek aurreko ostegunean sinatutako aurreakordioa onartzeko eskatu diete AENAko langileei. Sinatzaileak erakunde publikoaren pribatizazioaren aurka daude eta langile publikoak izaten jarraitzeko eskaerari eusten diote.

Horien arabera, aurreakordioak "lanpostu finkoak" bermatu ez ezik, egungo langile kopurua "lantoki guztien funtzionamendua bermatzeko gutxienekoa" dela jasotzen du.

Horrez gain, AENAko egungo lan-hitzarmen kolektiboa taldeko lehena izango dela zehaztu dute. AENAko, AENA Aeropuertos S.A sozietate berriaren eta gainerako filial emakidadunen langileen lan-baldintzak arautuko ditu eta 2018ko abenduaren 31ra arte indarrean egongo da.

Juan Ignacio Lema AENAko presidentearen hitzetan, langileen lan-baldintzak mantentzeko "filial bat" eratuko dute eta "Madrileko eta Bartzelonako langileak horretan sartuko dira borondatez".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea