Ekonomia -
Azken erreforma
ELA: 'Jaurlaritzak mutur eskuineko gizarte politikak ezartzen ditu'
Mikel Novalen ustez, Gizarte Larrialdietarako Laguntzen (AES) urtarrileko dekretuaren ondorioz, diru eta onuradun kopurua gutxitu egingo da, laguntzak eskatzeko baldintzak zorroztu dituztelako.
Erredakzioa
"FAESek sina lezake eta Eusko Jaurlaritzak egin du EHAAn", esan du Mikel Noval ELAko Gizarte arloko ordezkariak.
Novalen ustez, Gizarte Larrialdietarako Laguntzen (AES) urtarrileko dekretuaren ondorioz, diru eta onuradun kopurua gutxitu egingo da, laguntzak eskatzeko baldintzak zorroztu dituztelako.
"Eskandalua da zortzi mila euroko ondarea izateagatik gizarte laguntzarik ez jasotzea", nabarmendu du. ELAko ordezkariaren hitzetan, krisialdia gainditzeko "langabezia eta prekarietate gehiago" proposatzen dutenez, "pobreziak gora egin du eta horren aurrean, Jaurlaritzak ez dio jendeari babesik ematen".
Horrez gain, "soldata baxuko lanpostuak bultzatu" nahi dituztela salatu du. "Hori diote dekretuan", gaineratu du.
"Negargarria da politikaren ikuspuntutik. Mutur eskuineko alderdien proposamena de eta gainera, idatziz jarri dute. FAESek sina lezake eta Eusko Jaurlaritzak egin du EHAAn", azaldu du.