Ekonomia -

Lan Eskaintza Publikoa

Gasteizek 39 udaltzainentzako lan eskaintza publikoa onartu du

Deialdi bateratura joango dira plaza hauek, eta hurrengo pausoak hautaketa prozesua eta Arkauteko formakuntza izango dira.

Gasteizko udaltzainak. Argazkia: EiTB
Gasteizko udaltzainak. Argazkia: EiTB
Gasteizko udaltzainak. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Udalak 39 plazako Lan Eskaintza Publikoa onartu du Udaltzaingoan, enplegu publikoko programaren baitan. Legegintzaldi honetan Udaltzaingoa indartzeko deituko duten hirugarren eskaintza publikoa izango da, Udalak gogora ekarri duenez.

Izan ere, Udalak aurreikusi du 30 izango direla aurre-erretiroa hartuko duten udaltzainak Espainiako Gobernuak onartu berri duen dekretua baliatuta.

Hala eta guztiz ere, plaza horiek deialdi bateratura joango dira, eta hurrengo pausoak hautaketa prozesua eta Arkauteko formakuntza izango dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala berriak Lana albisteak Ekonomia Gasteiz albisteak Gaurko azken ordukoa Lan Eskaintzak