Ekonomia -

Krisia

1.500 milioi euroko zorra birnegoziatzeko akordioa lor lezake aurki Eroskik

Banketxeekin akordio batera iritsiko dela uste du Eroskik. Hala balitz, 300 milioi gutxiago ordaindu beharko lituzke, eta bost urteko epea izango luke gainerako zorra kitatzeko.

Zorra birnegoziatzeko akordioa lor lezake aurki Eroskik. Argazkia: Wikimedia Commons
1.500 milioi euroko zorra birnegoziatzeko akordioa lor lezake aurki Eroskik
Zorra birnegoziatzeko akordioa lor lezake aurki Eroskik. Argazkia: Wikimedia Commons

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eroskik aurki lortuko omen du banketxeekin duen 1.500 milioi euroko zorra birnegoziatzeko akordioa. Izatez, kooperatibak 2019ko ekainera arteko epea du zorra kitatzeko. Alabaina, Eroskik berak iragarri duenez, zor hori birfinantzatzeko ituna lor lezake laster.

Aipatu iturriaren arabera, akordioa lortuz gero, lehenik eta behin Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari eman beharko lioke horren berri. Hain zuzen ere, Santander, BBVA, Caixabank, Sabadell eta Bankia dira Eroskirekin negoziatzen ari diren bost banketxe nagusiak.

Duela urtebete, Agustin Markaide Eroskiko presidenteak 1.566 milioi euroko zorra zutela iragarri zuen. 2017an, baina, 167 milioi amortizatu zituzten, eta litekeena da 2018an ere zor horren zati bat kendu izana. Oraindik, ordea, ez dituzte iazko datuak argitaratu. Orain dela hamar bat urte, krisia hasi zenean, 4.000 milioi euroko zorra zeukaten.

Dirudienez, Eroskik proposamen zehatza egin die banketxeei: pixkanaka zorra gutxitzea. Horrela, bost urtean, 300 milioi euroan txikiagotuko liokete zorra. Horrek esan nahi du 2024an Eroskik 1.200 milioi euroko zorra izango lukeela.

300 milioiak "barkatzearen" truke, desinbertsio gehiago egitea eskatu diote banketxeek, ordainketei aurre egin ahal izateko. Dena dela, Eroskiren asmoa ez da ondasun gehiago saltzea. Hau da, datozen urteotan lortutako irabaziekin ordaindu nahi du zorra.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Eroski BBVA Banco Santander Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak