Ekonomia -

Bat-egite hotza

Espainiako bosgarren kutxa talderik handiena izango da entitate berria

Aktiboetan 80.000 milioi euro batzen dituzte BBKk, Kutxak eta Vital Kutxak. Gainera, hiru aurrezki-kutxek ia 900 bulego dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aktiboetan 80.000 milioi euro batzen dituzte BBKk, Kutxak eta Vital Kutxak eta Espainiako bosgarren kutxa talderik handiena osatuko dute, Bankia, La Caixa, Banco Base, Unicaja, Caja España eta Caja Dueroren atzetik.

Gainera, ia 900 bulego dituzte hiru aurrezki-kutxek. Vital Kutxak 130 bulego eta 730 langile ditu. Bien bitartean, Kutxak 347 bulego eta 2.589 langile ditu.

Bestalde, BBKk (CajaSur-eko aktiboak kontuan izan gabe) 407 bulego eta 2.638 langile zituen 2010eko abenduaren 31n. BBKk 2010eko ekitaldiaren zenbakiak onartu zituen martxoaren 11n. Bizkaiko aurrezki-kutxak 257,8 milioi euroko mozkinak lortu zituen, 2009an baino % 10,7 gutxiago.

Vital Kutxak 38,64 milioi euroko mozkinak lortu zituen iragan ekitaldian, % 43,5 gutxiago 2009ko datuekin alderatuta.

Zergak ordaindu ostean, 69,4 milioi euroko etekina lortu zuen Kutxak 2010ean, 2009an baino % 32,7 gutxiago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea