Ekonomia -

Bat-egite hotza

Kutxen fusioari 'babesa eta bultzada' emango dio Jaurlaritzak

Patxi Lopez lehendakariak Eusko Legebiltzarrean adierazi duenez, BBKren, Kutxaren eta Vital Kutxaren arteko hitzarmena herritar guztientzat "albiste ona" izango da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko hiru kutxen bat-egite hotza "herritar guztiontzat albiste ona" dela esan du Patxi Lopez lehendakariak. Jaurlaritzak fusioa "babestu eta bultzatu" egingo duela gaineratu du Lopezek.

Eusko Legebiltzarrean adierazi duenez, BBKren, Kutxaren eta Vital Kutxaren arteko hitzarmena herritar guztientzat "albiste ona" izango da.

Hiruren arteko "aliantza" horrek finantza-sisteman "pisu" gehiago emango die EAEko kutxei, lehendakariaren ustez. "Tamainua ere garrantzitsua da" gaineratu du.

Egitasmoa "kutxek" erabaki dutela azpimarratu du Patxi Lopezek. Kutxa bakoitzak bere "nortasuna mantentzea" bermatuko du bat-egite hotzak.

"Erabaki ona" da, lehendakariaren ustez, eta horregatik, Jaurlaritzaren "babesa eta laguntza" eskaini die EAEko hiru kutxei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea