Ekonomia -

Aurreakordioa onartu dute

AENAko langileek bertan behera utziko dute greba deialdia

Enpresarekin lortutako akordioari esker, Aste Santuan eta udan iragarritako 22 greba egunak bertan behera utziko dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AENAn greba deialdia egin zuten sindikatuek bertan behera utzi dituzte iragarritako 22 greba-egunak, langileek enpresarekin joan den astean lortutako akordioa onartu ostean.

Sindikatuetako iturriek EFE albiste agentziari jakinarazi diotenez, langileen % 70ek onartu dute akordioa ostegun honetan egindako erreferendumean.

AENAren 10.000 langileetako 8.000k (% 80) hartu dute parte botazioan. Besteak beste, mantentze-lanetan jarduten diren langileek, ingeniariek, informatikariek, suhiltzaileek, operazio teknikariek eta bidaiariei eta erabiltzaileei zerbitzua ematen dieten langileek hartu dute parte.

Akordioa onartuta bertan behera gelditu dira deitutako 22 greba-egunak: apirilaren 20, 21, 24, 25 eta 30a; maiatzaren 2, 14, 15, 19 eta 20a; ekainaren 13, 23 eta 30a; uztailaren 1, 2, 3, 4, 15 eta 31; eta abuztuaren 1, 15 eta 31.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea